The Royal Society, ehunka urte dituen instituzioa. Aintzindaria eta erreferentea den zientzia-elkartea. Gaur egungo aldizkari zientifikoen hazia. Darwin, Boyle,
Faraday eta makina bat nobel saridunen egoitza. Eta Londonen inork gutxik daki non arraio dagoen!
Lehenik, emakume gazte bati galdetu diot, eta ideiarik ere ez, non zegoen. Bigarrena atzerritarra zela. Hirugarrena gizonezkoa izan da, betaurrekoduna, eta hark Adams kalean zegoela zehaztu dit. Hurrenak Adams street bere iphonean aurkitu dit, eta harantz bideratu. Iritsi naiz, beraz, Adams streeteko Royal Societyra, baina bertako bi emakumeak kindly azaldu didatenez, hura of Arts zen eta ez Royal S. Of Science. So, Picadilly-rantz bidali naute.
Beraz, bidean gora egin dut, eskubirantz. Eta bertan aurkitu dudan txirrindularia zortzigarrena izan da. "It is somewhere here but..." Eta bederatIgarrenaren bula hasi naiz, langile bat. No idea, sorry, the Royal Society historikoa non dagoen. Eta ni, histerika, 20min berandu nindoalako.
5 minutes-ak tokitan geraru zirela era, berriz ere kalean behera hartu dut, eta kasera baten ondoan zeuden bi poliziei galdetu diet, hamargarrenak haiek. Idearik ere ez, baina walkytik galdetuko ziotela hamaikagarrenari.
Bitartean ingurura vegiratu eta Downing Streeten nengoela konturatu nai! Lehen ministroaren atarian. Hortaz, ziurta dezaket prime ministerren hurbileko norbaitek badakiela Royal Society of London ezaguna non dagoen! Bejondeiela!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina