Gorriak, beltzak, marradunak, altuak, bajuak, takoidunak, flekodunak, deportiboak, dotoreak, troteroak, berriak, zulodunak, sandaliak, botak, zola gogorrekoak, plastikozkoak, larruzkoak, lokarridunak, belkrodunak, diztiratsuak, gurpildunak... Hau zapata pila!
Batzuk Italia zapalduko dute, lehen aldiz; beste batzuk Frantzia; Alemanira ere badoaz, zapata sendoak; bailarinak hegoalderago joatea espero dut, bestela hoztu egingo baitira; eta nireak Bizkaia aldera doaz, hemengo adokina utzi eta Igeldoko zimaurra zapaltzeko gogoz daude eta.
Laster arte!
London 2014ko abendua
2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata
2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala
Day 6. London's canopy.
Hauxe duzue Londoneko kanopia.
I wonder if aldatzen ote den urte sasoiekin batera...
Eta gaur, gezurra zirudiena gertatu da: londonen bakarrik -inor gabe!- egon naiz momentutxo zoragarri batez. Izugarria, ezta? Hona lekukotza:
Bihar azken eguna, lagunok, i'm going back, home! See u tomorrow!
I wonder if aldatzen ote den urte sasoiekin batera...
Eta gaur, gezurra zirudiena gertatu da: londonen bakarrik -inor gabe!- egon naiz momentutxo zoragarri batez. Izugarria, ezta? Hona lekukotza:
2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna
Day 5. I like it so much!
Asmatuko zenuen, ezta? Of course, non ba, nire lagun zaharra bisitatzen!
Ai ama, hori ez, beste hau baizik!
Natural history museumen bizi baita... Gure bihotzetan ezezik! (Ejem)
Ondoren science museum, ondoren v&a museum non jantzien diseinuan miguelangelen eskulturen ondoan dauden. Ta jarraian ordularira.
Gaur ere porru inda.
Ta harrituta nago zein gutxi hitz egiteko gai naizen!
Bye bye
2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena
Day 4. A gentleman
Jendez gainezka egoten da metroa, eta baldintza horietan eserlekuak oso estimatuak izan ohi dira. Bada, gaur gazte batek bere eserlekua eskaini dit, insistituz gainera. Hori bai gentleman bat! ...mmm pentsatzen jarrita, gentleman bat ala... ez zidan, bada, siñora aurpegia ikusiko, ezta?!!!
![]() |
| Selfie: la ragazza |
Halere, gaur oinez egin dut denbora gehiena. Hainbat orduz ibili naiz batetik bestera, parkez parke. Kew gardensetik Regents parkera eta handik Hyde park erraldoiera. Ondoren Oxford street osoa jaitsi dut, jende artean.
![]() |
| Hyde park |
Neka-neka eginda nago. Gaur, beraz, ongi merezita daukat nire katre kutrea!
![]() |
| Bi mendi berde horiek nire oinak dira |
2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
Day 3. The Royal Society of London
The Royal Society, ehunka urte dituen instituzioa. Aintzindaria eta erreferentea den zientzia-elkartea. Gaur egungo aldizkari zientifikoen hazia. Darwin, Boyle,
Faraday eta makina bat nobel saridunen egoitza. Eta Londonen inork gutxik daki non arraio dagoen!
Lehenik, emakume gazte bati galdetu diot, eta ideiarik ere ez, non zegoen. Bigarrena atzerritarra zela. Hirugarrena gizonezkoa izan da, betaurrekoduna, eta hark Adams kalean zegoela zehaztu dit. Hurrenak Adams street bere iphonean aurkitu dit, eta harantz bideratu. Iritsi naiz, beraz, Adams streeteko Royal Societyra, baina bertako bi emakumeak kindly azaldu didatenez, hura of Arts zen eta ez Royal S. Of Science. So, Picadilly-rantz bidali naute.
Beraz, bidean gora egin dut, eskubirantz. Eta bertan aurkitu dudan txirrindularia zortzigarrena izan da. "It is somewhere here but..." Eta bederatIgarrenaren bula hasi naiz, langile bat. No idea, sorry, the Royal Society historikoa non dagoen. Eta ni, histerika, 20min berandu nindoalako.
5 minutes-ak tokitan geraru zirela era, berriz ere kalean behera hartu dut, eta kasera baten ondoan zeuden bi poliziei galdetu diet, hamargarrenak haiek. Idearik ere ez, baina walkytik galdetuko ziotela hamaikagarrenari.
Bitartean ingurura vegiratu eta Downing Streeten nengoela konturatu nai! Lehen ministroaren atarian. Hortaz, ziurta dezaket prime ministerren hurbileko norbaitek badakiela Royal Society of London ezaguna non dagoen! Bejondeiela!
2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena
Day 2. The leaf on the tube.
Haritz hosto bat ikusi dut metroan. Haritz kanduduna, Q.robur. Ez zegoen pipa-azalik; ez zegoen txiklerik itsatsita; ez eta patata-zorrorik ere ez. Metroko lurrean haritz-hosto zegoen, zapata artean. Arrea zen, sasoi honetan modan dagoen kolorea, zuhaitzen artean. Zati bat falta arren, ertz borobilduak igertzen zitzaizkion, eta horregatik seguru nago haritza zela, hain tipical english den oak-a.
Londonen erdian, metro jendetsuan, haritz-hosto bat... Norberak atera ditzala bere ondorioak; bestela, gelditu alde poetikoarekin.
Londonen erdian, metro jendetsuan, haritz-hosto bat... Norberak atera ditzala bere ondorioak; bestela, gelditu alde poetikoarekin.
2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea
Day 1. Un paseo por las nubes
Iritsi naiz! Eta aurkitu dut lotarako tokia!
Aireportuan egin dudan sinbiosiaren ostean, primeran heldu naiz. Sinbiosia= beharrak dituzten izakiak elkartzea elkarrekin behar horiek asetzeko. Bada lau gaztetxo ni baino galduago ikusi ditut eta nire laguntzaren truke konpainia izan dut ia hosteleraino. Okerrena, aurobusean italiar bat eseri zaidala ondoan eta "siñora"(signora)deitu didala: baina italieraz ez al zen "ragazza" esaten?!
Aireportuan egin dudan sinbiosiaren ostean, primeran heldu naiz. Sinbiosia= beharrak dituzten izakiak elkartzea elkarrekin behar horiek asetzeko. Bada lau gaztetxo ni baino galduago ikusi ditut eta nire laguntzaren truke konpainia izan dut ia hosteleraino. Okerrena, aurobusean italiar bat eseri zaidala ondoan eta "siñora"(signora)deitu didala: baina italieraz ez al zen "ragazza" esaten?!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




















